Zelula Sortzaileen aurreko edizioaren ondorio gisa, sare ekintza bideratzeko bost lerro sortu ziren. Arrakastatsuena aurkeztuko dugu gaur: “Ideien eta proiektuen laborategia”, proiektu desberdinak barne hartzen dituen eta diseinuko profesionalen arteko sinergiak errazten dituen gune bat. “In-company” diseinatzaileek beren kezkak hausnartzeko gune bati buruz ari gara.
Hainbat kontzeptu landu ziren ideia horri forma emateko. Ekimen bakoitzak bere erronkak ditu, baina horietako hiru oso garrantzitsuak dira: herritarren parte hartzea, finantzaketa eta sinesgarritasuna. Tresna moldakor bat sortzea konplexua da, eboluzionatzeko eta erabiltzaileen beharretara egokitzeko gaitasuna izan behar duelako, jarduteko modu konstante bat mantenduz. Gainera, komunikazio kanpaina baten laguntza izan behar du eta eragile katalizatzaileen babesa, hala nola enpresa edo erakunde publikoena.
Jarraian deskribatzen diren ideia guztiak estuki lotuta daude. Hausnarketaren bidez eta etorkizuneko jardunaldietan garatuz, bat egin dezakete ekimen sendoagoak sortzeko.
Open Calls
Profesionalentzako deia, proposamenak bidal ditzaten proiektu gabezia betetzeko.
PRO AM saioak
Diseinuko profesionalen, zuzendaritza postuen eta bestelako profil profesionalen eta ikasleen arteko topaketak. Enpresetan eta prestakuntza zentroetan erronkak konpontzeko helburuarekin, urratsen, metodologien eta garapen disruptiboen araberako tutoretza eskainiz.
Open Bauhaus
Lantzen diren kontzeptuak garatu eta gauzatzeko tresnak dituzten tailer irekiak, kosorkuntza sustatzen den askatasun esparru batean.
Forever Zelula sortzaileak
“In-company” diseinatzaileen sarea bera indartzea, sendotu, garatu eta ekimen eta parte hartzaile guztientzako, aterki gisa erabiliz.
Open Design
Profesionalek eta enpresek beren lana erakutsi eta partekatu ahal izateko espazio publiko bat. Lanetik kanpo dagoen espazio lasai batean pertsona gehiago konektatzeko helburuz.
Ideia salda
Diseinuarekin lotutako ideiak trukatzeko haztegi izango den plataforma bat. Horretarako, zeharkako ikuspegia eta izaera berritzaile eta disruptibo sendoa duen tresna bat sortuko da.