ADITU DESIGN Talk topaketa formatu berri bat da, honako helburuekin: Gipuzkoako ETEak pentsamendu sortzailearen balioaz sentsibilizatzea, “in-company” diseinatzaileen sarea indartu eta prestakuntza zentroetara, enpresetara, erakundeetara eta beste zabalduz. Eta tarte atsegin bat pasatzea!
Topaketa hiru solasaldi laburrekin hasiko da eta pintxo batzuekin, hitz egin eta konektatuz, amaituko da. Hitzaldietarako Ainhoa Juaristi (Basque Culinary Center) eta Aritz Legorburu (CAF) izango ditugu. Biak dira “in-company” profesionalak eta diseinuak paper garrantzitsua izan duen proiektu propioak partekatuko dizkigute. Hitzaldiak bukatzeko Miguel Sabel (Designit) adituak, ikuspegi estrategiko eta inspiratzailea emango digu.
Martxoaren 14ko ostegunez, 17:30etan, FABRIKAren gune berezian izango da ekitaldia.
Ainhoa Juaristi buruz
Ainhoa Juaristi Diseinu Ingeniaria eta Mekanika Ingeniaria da, giltza eskuan industria proiektuen kudeaketan esperientzia duena. Gaur egun, berrikuntza proiektuak kudeatzen ditu Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Zentro Teknologikoan, eta LABe Digital Gastronomy Lab-en testuinguru errealeko testak egiteko jarduera koordinatzen du.
Aritz Legorbururi buruz
Aritz Legorburu duela hogei urte hasi zen CAFen trenak gidatzeko kabinak diseinatzen. Gaur egun, Pisu Altuko eta Baxuko Ibilgailuen Kabinetakoa Building Block Managerra da, eta Diseinu Industrialeko Taldearen arduraduna.
Miguel Sabeli buruz
Miguel Sabel, Designit-eko Estrategia eta Iraunkortasuneko zuzendari orokorra, enpresak eskaintzen dituen gaitasun eta zerbitzuen bilakaeraren arduraduna da. Azken hamabost urteetan hainbat produktu merkaturatzen lagundu du, hala nola emisioak kudeatzeko zerbitzu digital bat edo igogailu konpainia baten produktu eta zerbitzuen portfolioa.