ADITU DESIGN #2 Workshop

Zure moduko “in-company” diseinatzaileentzako tailer parte hartzaile eta ludikoa. Zure enpresan aplika ditzakezun ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko tresnak eta prozedurak eramango dituzu.

Izena eman zalantzarik gabe!

  • Zure enpresa planetarekiko jasangarriago eta adeitsuago egin nahi baduzu.
  • “In-company” diseinatzailea bazara edo iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna duen lanpostu bat baduzu.

 

ADITU DESIGN # 2 Workshopek zure enpresan zirkulartasuna hobetzen lagunduko dizuten tresnak emango dizkizu, baliabideen erabilera maximizatuz, hondakinen sorrera murriztuz eta saihestu ezin direnak aprobetxatzen lagunduz. 

Gainera, enpresa parte hartzaileen artean sinbiosi industriala bultzatuko dugu.

Carlos San José eta Eneko Muruzabal ekonomia zirkularreko adituak gurekin izango ditugu. Euren ezagutzak eta esperientzia partekatuko dizkigute eta enpresen behar zehatzei buruzko feedbacka emango digute. Tailerra Marta Bariainek dinamizatuko du.

Carlos San Jose, hogeita hamar urtetik gorako esperientzia duen diseinatzailea, CIRCULAR DESIGN FACTORYko sortzaile eta Proiektuen Zuzendaria da. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra txertatzeko asmoa duten enpresei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak. 

Eneko Muruzabal, diseinu industrialean eta arkitekturan esperientzia duen diseinatzailea, Aholkulari Liderra da BILIBIN Circular delakoan. Ekonomia Zirkularrari eta Zero Wasteri buruzko proiektuak kudeatzen espezializatuta dago, kulturaren, industriaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan.

Marta Bariain Herbehereetako Delft University of Technologyn ikasitako ikertzailea da. Pertsonen, produktuen eta zerbitzuen arteko elkarreraginak diseinatzen ditu, gure ekintzei buruz kontzientziatzeko, jakinduria kolektiboa aktibatuz.