ZELULA SORTZAILEetan nor garen eta nondik gatozen badakigu. Joan den maiatzaren 23an nora goazen hitz egiteko bildu ginen. Sarea sendotzea eta enpresara (ETEei bereziki) hurbiltzea dira ekimen honen bi lehentasunak.
Topaketa aurkezpen labur batekin hasi zen, non Marta Bariainek nor garen eta nondik gatozen azaldu zuen: hirurogeita sei pertsona gara, berrogeita sei enpresakoak eta lau ikastetxe akademikokoak. Eta 2023an hiru saiotatik (murgiltze, ideiatze eta garapenetik) eta 2024ko bi ADITU DESIGNetatik (design management eta ekonomia zirkularra) gatoz. Saio horien guztien informazioa webgune honetan aurki dezakezue.
Aurkezpen erronda baten ondoren, nora goazen aztertu genuen. Martak adimen kolektiboarekin konektatzea proposatu zigun, La pecera dinamika erabiliz. Galdera batzuk egin zizkigun, laburbilduz: zer lortu dugun, zer lortu nahi dugun eta nola egingo dugun.
Zer lortu dugu?
Zer lortu nahi dugu?
Nola egingo dugu?
– Arazoak konpontzen bait ditu, erabiltzaileen benetako premiekiko enpatiaren bidez.
– Metodologia sortzaile eta berritzaile batzuk erabiltzen bait ditu.
– Erabilgarria eta funtzionala delako.
– Kostuak aurreztu eta diru sarrerak handitzen dituelako.
ZELULA SORTZAILEEN taldetik eskerrak ematen dizkiegu era batera edo bestera proiektu honetan parte hartu eta posible egin duzuen guztiei. Aurrera jarraitzen dugu energia eta gogo beroz, ilusio handiz, egindako bideagatik. Baikor gara diseinuak edozein arlotan duen balioa erakusteko eraikitzen ari garen komunitateaz.
Zure ideiak eta iritziak behar ditugu! Proiektu hau adimen kolektibotik elikatzen da. Guztion artean aritzea da modu bakarra aurrera jarraitzako. Gure jardueretan parte hartu ala ez, idatz iezaguzu celulascreativas@eidedesign.eus helbidera.
Eskerrik asko!