Murgilketa saioan izotza apurtzeko "Arrainontzia" dinamika erabili genuen

2023ko apirilaren 12ko, Murgilketa saioa, lehenengo hartu emana izan zen. Enpatia sortzeko eta errealitateak, beharrak, erronkak, aukerak eta abar aztertzeko balio izan zuen. Beste bi saiok jarraitu zioten. Hiruren helburua: lan egiteko ideiak sortzea.

Aurkitzen ginen lehen aldia zenez, jardunaldi lasai bat planteatu genuen. Ideiak modu azkar eta naturalean sortzeko denak balio zuen. “Arrainontzia” dinamika ezin hobea izan zen izotza hausteko eta parte-hartzaile bakoitzari galdera zehatzetan oinarrituta adierazteko aukera emateko. “Zer ekarpen egin diezaieke diseinuak munduari eta enpresei?” zen oinarria. Hortik abiatuta, diseinuari buruzko solasaldi bat sortu zen. Oso interesgarria izan zen pertsona bakoitzaren ikuspuntuak ezagutzeko.

Labur-labur eta orokorrean, diseinua, komunikazio-tresna indartsua dela uste da, eta eragin positiboa duela bai proiektu baten azken emaitzan bai prozesuan eta antolaketan. Diseinua, beharrak detektatzeaz eta horiei irtenbidea emateaz gain, gizarteak aurrera egiteko duen motore handienetako bat da, eta horrek erantzukizun handia ematen dio. Enpresa eremuan, diseinua bideratzaile gisa ikusten da, eta hainbat arlotako profesionalak elkartu ditzake.

Hemen aurkituko dituzu behar dituzun materialak, dinamikari buruz gehiago jakin eta zure erakundean egin nahi baduzu. Zure interesekoak izan daitezkeen beste dinamika batzuk ere aurkituko dituzu.