Zelula Sortzaileek diseinuak prozesu integral gisa duen balioa nabarmentzen du, diseinuko profesionalen komunitatea kohesionatzen du eta horien, enpresen, diseinuko prestakuntza-zentroen eta kultura-eragileen arteko lotura errazten du.
Horretarako, diseinuaren berezko tresnen zeharkako erabilera sustatzen du (Design Thinking, sormena, enpatia, iterazioa…), networking-ekitaldiak eta jarduera didaktikoak antolatzen ditu, eta webgune hau konexio eta komunikazio plataforma, proiektuen erakusleiho, datu-basea, gordailu metodologiko eta abar gisa erabiltzen du.