Zelula sortzaileen proiektua, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin sortu zuen EIDEk 2022an, enpresen berrikuntzan laguntzeko eta Diseinuko profesionalek erabaki estrategikoetan duten rola bultzatzeko.
Ez dugu zalantzarik Diseinuak enpresak eta gizartea hobetzeko duen ahalmenaz. Baina kontraesan baten haurrean gaude: Diseinuan titulatutako profesionalen eskaera handia izan arren, enpresek ez dute beren potentzial estrategiko guztia aprobetxatzen. Egoera hori azaltzeko, hiru hipotesi mahi gainean jarri genituen:
Enpresa gehienek ez dute Diseinua beren egunerokoan integratzeko sistema on bat.
Diseinatzaileak beren trebetasunen azpitik egoten dira, eta beren gaitasunak gutxiegi erabiltzen dira.
“In-company” diseinatzaileek sarritan ez dute aukerarik izaten lurraldeko sormen komunitateko beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko.
Hortik abiatuta, hogei bat “in-company” diseinatzailek osatutako taldea bildu zen, irizpide plural eta integratzaile batekin. Xavier Costa eta Philippe Picaud adituen laguntzarekin, MURGILKETA, IDEIAGINTZA eta GARAPENA saioetan parte hartu zuten 2023ko apirilean. Jarduera, «diseinu estrategikoko prozesu» gisa planteatu zen.
Saioek lau atal izan zituzten:
Kosorkuntzako dinamikak.
Xavier Costa eta Philippe Picaudekin gogoeta inspiratzaileak.
Planak eta ekintzak planteatzea.
«Nola noa?», parte-hartzaileen gogoeta pertsonalak.
«In-company» profesionalen taldearen lana, Zelula Sortzaileen egungo edizioaren oinarria izan zen. Sortutako ideiek eta proposamenek, taldearen kontzientzia indibidual eta kolektibo handia islatu zuten.