"Lerro soziometrikoa" dinamika, hitzik beharrik gabe nondik abiatzen garen ikusteko

2023ko apirilaren 12an Zelula Sortzaileak proiektua abiatu zen Murgiltze Saioarekin. Sarearen lehen jardunaldi ofiziala izan zen. Aurkezpenen ondoren, eta talde sentimenduaren irudi bat izateko, “Lerro soziometrikoari” esker, parte-hartzaile guztiok lerro batean zehar kokatu ginen, ideia jakin batzuekin zenbatean geunden ados ala ez adieraziz.

(Fitxategia ikusteko klik egin hemen)

1. Zure ustez, Gipuzkoako enpresek ba al dute Diseinua integratzeko antolaketa-eredurik?

2. Zure ustez, Gipuzkoako diseinugile gehienek lanpostu teknikoak edo erantzukizun gutxikoak betetzen al dituzte eta, ondorioz, haien gaitasunak gutxiegi erabiltzen al dira?

3. Gipuzkoan diseinugileak sormen-saretik isolatuta eta deskonektatuta daudela uste al duzu?

4. Zuk lan egiten duzun enpresak produktu edo zerbitzu baten Diseinuko prozesuetan hainbat alderdiri ematen dien garrantzia.

5. Zure enpresak gaitasun profesional eta jarrera hauei (soft skills) ematen dien garrantzia.

6. Zure ustez, zuk lan egiten duzun enpresak ba al du Diseinuaren balioaren berri?

7. Zure enpresak Diseinuko profesional gisa dituzun ezagutzak baloratzen dituela uste al duzu?