Pasa den 2024ko martxoaren 14an ADITU DESIGN # 1 Talk ospatu genuen: luxuzko hiru hizlari, espazio zoragarri bat eta hirurogei pertsona baino gehiagoko bertaratuta. Profesionalak eta ikasle talde handi bat ere bertan. Denok gozatu eta aktiboki parte hartu genuen hitzaldi, mahai inguru eta networking saioan.
Aritz Legorburu eta Aritz Lekuona – CAF
Lehen hitzaldia Aritz Legorburu “in-company” diseinatzaileak (CAFeko diseinu industrialeko arduraduna) eta Aritz Lekuonak (diseinu industrialeko eta produktuaren garapeneko ingeniaria CAFeko barne departamentuan) eman zuten. Lehenengoak CAF aurkeztu zuen, garraio soluzio integralak ekoizten dituen enpresa: trenak, metroak, tranbiak, autobusak, osagaiak, trenbideak, geltokiak eta tren lineen ustiapenaren kudeaketa.
Beste enpresa batek tren estandar bat fabrikatzen duen denbora eta kostu berberean, trenak neurrira ekoizteko gai da CAF. Hauxe da bere konpetentziarengandik bereizten duen ezaugarrietako bat. Funtsezko salmenta tresna eskala errealeko maketak dira. Bezeroek bizi, ukitu eta erabil ditzakete. Maketa horien kostu handiak aukera eman die, diseinu prozesu berriak esploratzeko. Adibidez, 3D modelatua eta Errealitate Birtuala eta/edo Mistoa. Beren lana ergonomian, erabiltzailearen esperientzian eta iterazioan zentratzen dute. Horrela , kostuak murriztu ahal izan dituzte, produktuaren kalitatea arriskuan jarri gabe. Aldi berean, diseinuak berrikuntzarako duen garrantziaz kontzientziatu dute enpresa.
Aritz Lekuonak Design Lab aurkeztu zuen. Laborategi horretan enpresaren diseinu lan batzuk zentralizatzen dira, eta metodologia propioa garatu dute. Design Lab-en tresnetako bat Errealitate Mistoa (MR) da, hau da, Errealitate Birtuala (VR) eta zehaztasun baxuko maketa fisiko baten konbinaketa. Honek kostuak eta denborak murriztu eta bezeroa diseinu prozesuaren etapa goiztiarretatik erabakiak hartzen inplikatzeko aukera ematen die. Design lab etorkizunerako apustua da, hazten ari dena eta enpresaren beste arlo, sail eta filial batzuetarako erabilgarri izateko helburua duena.
Ainhoa Juaristi – BCC INNOVATION
Bigarren hitzaldian, Ainhoa Juatistik, BCC innovation eta LABe-n produktu garatzaileak, Basque Culinary Center ekosistema deskribatu zuen. Ekosistema horren elementu ezagunena prestakuntza zentroa da, eta beste bi hanka ere baditu: gastronomia sustatzeko saila eta BCC Innovation. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sareko zentro teknologikoa da BCC, gastronomiari eta sukaldaritza esperientziari buruzko ikerketa eta garapena egiten duena.
Ainhoak diseinatzaileen hiru gakoetan oinarritu zuen bere hitzaldia: diziplina anitzeko profila, diseinuaren prozesua edo metodologia eta esperimentazioa.
BCC Innovationen funtsezko elementuetako bat LABe, Digital Gastronomy Lab da. Jatetxe “bizia” da, jendeak egunero jaten eta afaltzen du eta BCCko taldeak benetako erabiltzaileekin dihardu: mahaikideak, sukaldariak, aretoko langileak, hornitzaileak eta bisitatzen duen edozein pertsona, kontsumitu ala ez. Interakzio horrek aukera ematen die berritzeko, probatzeko, testatzeko, zuzeneko feedbacka lortzeko, iteratzeko eta abar.
Ainhoak honela definitu zituen diseinatzaileak: “edozer probatzen dugun pertsonak gara. Etengabe ikasteko aukera ematen digu eta horrek balio handia du, nahiz eta ez den beti aintzat hartzen”. Amaitzeko, industria artistikoari teknologia aplikatzeko proiektu pertsonal bati buruz hitz egin zigun. Proiektu horren helburua pertsonekin hobeto elkarreragitea da, espazioak modu interaktiboagoan hornituz, irudiaren eta soinuaren bidez.
Miguel Sabel – DESIGNIT
Miguel Sabelek, Designit-eko estrategia eta jasangarritasuneko zuzendari orokorrak, bere hitzaldia negozioaren eta diseinuaren arteko sinkronizatu beharra adierazi zuen, erakundeei laguntzeko.
Negozioaren eta diseinuaren “metronomoak” sinkronizatzen hasi ziren Tim Brownek, 2008ko ekainean, Design Thinking kontzeptua definitu zuenean, Harvard Business Review aldizkarian. Enpresa mundurako iritzi sortzaile garrantzitsuenetako bat da aldizkari hau. DMIren (Design Management Institute) ikerketa batek sinkronizatze horretan ere lagundu zuen. Horren arabera, diseinuan inbertitzen duten eta lidergo rolak eta diseinu prozesuak dituzten enpresen akzioak erostea, burtsan inbertsio generikoa egitea baino % 220 errentagarriagoa da. Tim Brownen artikuluak enpresei diseinua aurkezten zien, eta DMIren estudioak diseinua erabiltzea izugarri errentagarria zela esaten zien.
Hortik aurrera, negozio mundua diseinu gaitasunak eskuratzen hasi zen. Zerbitzu enpresek, diseinu enpresak erosi zituzten (adibidez, Wiprok Designit erosi zuen). Silicon Valleyko erraldoiek, Googlek esaterako, orain arteko barne diseinuko ekipamendurik handienak eta eraginkorrenak osatu zituzten. Diseinuak ez zuen inoiz hainbesteko botererik izan.
Miguelek, lau esperientzia pertsonal kontatuz, diseinu lana enpresa helburuekin lerrokatzearen garrantzia nabarmendu zuen. Enpresaren benetako beharrak ulertzeko, diseinatzaileak “oso intentzionalak” izan behar dugula gehitu zuen. Era berean, diseinuko profesionalen prestakuntzaren garrantzia nabarmendu zuen enpresa kudeaketako arloetan, kontabilitatean eta finantzetan esate baterako. Erika Hall diseinatzailearen aipu batekin amaitu zuen hitzaldia: “Negozio eredua eta dirubidea den dira hartu beharreko diseinu erabaki garrantzitsuenak”.
Mahai inguruan
Hitzaldien ondoren, eztabaida interesgarria sortu zen parte hartzaile eta hizlarien artean, diseinuarekin lotutako gaiei buruz. Eztabaidak diseinuaren eta enpresaren merkataritza eta kudeaketa alderdien arteko elkarrekintza konplexua islatu zuen. Diseinatzaileek beren lanaren balioa erakusteko erronkei egin behar diete aurre, batez ere industria inguruneetan. Diziplina anitzeko ikuspegia izan behar dute, enpresako beste sail batzuekin lankidetza estuan aritzeko eta merkatuaren beharretara egokitzeko.
Hona hemen ideia nagusien laburpena: