María Isabel Rodríguez Ferradas, Tecnun-eko* irakasle eta Berrikuntza Teknologikoko Masteraren zuzendari akademikoa da. Diseinuko profesionalen prestakuntzan erreferentziazko zentroetako bat da Tecnun.
Zer ematen dio diseinuak gizarteari?
Arazoak erabiltzailearengan zentratzeko betaurrekoak, elkarlan eta iterazio bidez.
Eta enpresetan?
Arazoak erabiltzailearengan zentratzeaz gain, diseinuak epe ertain-luzerako ikuspegia ematen digu (une honetan ohikoagoa da epe laburreko ikuspegia). Merkatuaren bilakaera aztertzea ere ahalbidetzen du, eta etengabeko autoebaluazioa sustatzen du.
Zure ustez, zer ezaugarri behar ditu disenatzaile batek eraldaketa eta berrikuntza eragile izateko?
Jakin-mina, pentsamendu kritikoa eta komunikatzeko gaitasuna. Enpresan, diseinatzailea orkestra zuzendari baten modukoa da: beste funtzio eta sail batzuk koordinatzen ditu (I+G, fabrikazioa, erosketak, marketina, eta abar), bere lana garatzeko horiekin guztiekin lankidetzan aritu behar duelako. Sail bakoitzaren “hizkuntzak” ikasten ditu eta haien arteko loturak ezartzen ditu, erabiltzaile/bezeroei benetako balioa emateko helburu komunarekin.
Zer ezaugarri nabarmentzen dituzu zuen prestakuntza jasotzen duten ikasleen artean?
Taldean lan egiteko oso jarrera ona eta enpresaren barruan beste profil batzuekin hizkuntza komuna (hala nola lanpostu teknikoekin, taldeko arduradunekin eta abarrekin). Prozesu konplexuak antolatzeko gai dira.
Zure ustez, nola eguneratzen dira diseinatzaileak?
Profesionalki garatzen diren eremuaren araberakoa da. Elkarteak (EIDE…), ekitaldiak, hitzaldiak. Etengabeko prestakuntzaren eskaria dago, teknologia eta material berriak eta fabrikazio metodo berritzaileak sortzen direlako. Askotan, diseinatzailea izaten da haiekin esperimentatzen duen lehena, enpresa barruan benetan baliork eman dezaketen ikusteko.
Unibertsitatean irakasten dena enpresetan eskatzen dena dela uste duzu?
Prestakuntza ematen diegu ikasteko gaitasun handiagoa izan dezaten, edozein enpresatara eta iritsiko diren edozein aldaketa eta berrikuntzetara egokitu ahal izan daitezen.
Uste duzu enpresetan eskatzen dena unibertsitatean irakasten dena dela?
Ezagutzaren ikuspegitik ondo prestatuta ateratzen dira, baina agian ez hainbeste sektore bakoitzeko gaurkotasuneko gaietan, azken joeretan eta abarretan. Enpresetara iristen direnean, ikaskuntza fase garrantzitsu bat dago beren sektorean edo produktu espezifikoan.
Unibertsitate gisa, zer eskatzen dizute enpresek?
Adimen Artifiziala ezagutza transbertsala da, eta laster ikasketa planetan sartuko da; horregatik, dagoeneko, sortu ditugu zeharkako ibilbide batzuk, ingeniaritza adar guztietako gure ikasleei aukera ematen dietenak Computer Science edo Data Analytics bezalako arloetan sakontzeko.
Zelula Sortzaileak bezalako proiektu batek enpresa eta unibertsitatea esparruak lerrokatzen lagun dezake eta diseinatzailearen edo diseinu taldearen figurari balio handiagoa emango lioke erakundeen barruan?
Zalantzarik gabe, diseinuak maila estrategikoan ematen duen balioa ulertzen lagun dezake. Zuzendaritza postuetan dauden pertsonak kudeaketa gaietan trebatu dira, eta diseinatzailea askotan proiektuetan sartzen da erabaki estrategikoak hartuta daudenean. Design Thinking bidea oraindik ez da ibili hemen. Zuzendaritza taldeetan diseinuan alfabetatzea falta da.
Zure ustez, zer erronka izango dituzte diseinatzaileek hemendik bost urtera?
Erronka nagusia zuzendaritza taldeetan sartzea da, nahiz eta agian ez izan diseinatzaileei gehien gustatzen zaiena. Enpresek salto egiten badute, horri esker izango da. Erronka horri aurre egiteko, prestakuntzari ekin behar zaio.
Horretarako prestatzen ari direla uste duzu?
Gure zentroak “Diseinuaren kudeaketa” gehitu du, diseinuak enpresa maila guztietan (operatiboa, taktikoa eta estrategikoa) zer rol har dezakeen ulertzeko.
Demagun enpresa bat non “beti egin da horrela eta inoiz ez da ezer gertatu”. Nola presta genezake enpresa horren zuzendaritza taldea, diseinuaren balio estrategikoa uler eta beregana dezan?
Onena kasu errealak erakustea da, adibideak, zer joan daitekeen ondo eta zer gaizki. Garrantzitsua da kasu horiek antzeko dimentsio eta nazioartekotze maila duten enpresenak izatea (adibidez: Orbea, Luma, Danobat…).
Zerbait gehitu nahi duzu?
Enpresa, unibertsitatea eta diseinatzaileen artean kontaktu gehiago behar dugu. Zerbait lortzen dugu Gradu edo Master Amaierako Lanen eta unibertsitatearen erronken bidez. Luxu bat da hiru hilabetez praktiketako ikasle bat, diseinuaren ezagutza fresko guztiarekin, burua garbi eta ikuspegi irekiarekin, zure enpresan eduki ahal izatea.
Mabel Rodriguez Ferradasi buruz
Teknun-en Berrikuntza Teknologikoko Masterreko zuzendari akademikoa eta Doktore Irakasle Kontratatua.
Doctor of Philosophy (PhD), Industrial Engineering – Tecnun, Universidad de Navarra.
Ingeniero Industrial, Organización Industrial – Tecnun, Universidad de Navarra.
https://www.linkedin.com/in/mabel-rodr%C3%ADguez-59164b1b/