Gaizka Zuazo Ruiz: “Diseinuak kultura, espiritu kritikoa eta tresnak ematen ditu eboluzionatu behar duena aldatzeko”

Gaizka Zuazo IED Kunsthal Bilbaoko zuzendaria da. IED, Istituto Europeo di Design, diziplinarteko eskola bat da, diseinua aldaketarako hizkuntza unibertsal gisa erabiltzen duena. Berrogeita hamar urte baino gehiagoko historia du eta Italian, Espainian eta Brasilen ditu zentroak.

Zer ematen dio diseinuak gizarteari?

Diseinuak kultura, espiritu kritikoa eta tresnak ematen ditu eboluzionatu behar duena aldatzeko.

Eta enpresetan?

Aurrekoaz gain, zeharkako ikuspegi bat eskaintzen du, antolaketa egituraren kontzeptu eta sailen arteko loturak sortzeko aukera emanez. Sormena integratzeko prozesuak eskaintzen ditu. Enpresaren jarduerari ekiteko beste modu bat ekar dezake, ekoizpen prozesuaren hasierako faseetatik amaiera eta komunikazio faseetaraino.

Zer ezaugarri behar ditu disenatzaile batek eraldaketa eta berrikuntza eragile izateko?

Pentsamendu kritikoa, albokoa eta zeharkakoa. Malgutasuna. Ideien arteko loturak aurkitzeko gai izatea. Komunikazio eta adierazpen grafikoa eta ahozkoa. Talde lana. Emozioen kudeaketa.

Zer ezaugarri nabarmentzen dituzu zuen prestakuntza jasotzen duten ikasleen artean?

Horiek guztiak.

Nola eguneratzen dira diseinatzaileak? 

Bere jakinmin eta ikaskuntzaz gozatzeko gaitasunari esker. Kontaktu sareen bidez. Kongresu eta formazioetara joanez.

Unibertsitatean irakasten dena enpresetan eskatzen dena da?

Bai, baina ez dut uste unibertsitatearen lana gaurko enpresetarako profesionalak prestatzera mugatuko denik, haratago joateko gai diren pertsonak prestatzea baizik.

Enpresetan eskatzen dena unibertsitatean irakasten dena da?

Bai, baina ez dut uste unibertsitatearen lana gaurko enpresetarako profesionalak prestatzera mugatuko denik, haratago joateko gai diren pertsonak baizik.

Unibertsitate gisa, zer eskatzen dizute enpresek? 

Enpresek ez digute ezer zehatzik eskatzen. Iruditzen zaigu gehien baloratzen dutena proiektuarekin eta ebazpen teknikoarekin konprometitzeko gaitasuna dela. Baina ez dut oso eredu argirik ikusten; enpresek behar desberdinak dituzte.

Zer erronka izango ditugu hemendik bost urtera?

Digitalizazioa Adimen Artifizialaren esparru berriaren barruan.

Nola lagun genezake unibertsitateak eta enpresak lerrokatzen diseinatzaileak enpresen barruan balio handiagoa eman dezan?

Kofinantzatutako ikerketa unitateen bidez, interes orokorreko eta komuneko gaiak jorratzen dituztenak. Topaguneak sustatuz. Enpresetan diseinuaren balio erreal, kuantifikagarri eta ez kuantifikagarriari buruzko pedagogia eginez.

Nola bihur genezake “beti horrela egin da eta inoiz ez da ezer gertatu” jarrera, diseinuaren aldeko apustu estrategiko batean?

Interesa agertzen duten enpresei laguntzen eta gainerakoekin denborarik ez galduz. Baliabideak eta ahaleginak, bilakaera izan dezaketen erakundeetan kontzentratuz. Horrela gainerakoek desberdintasun nabarmena ikusiko dute eta “a posteriori” inguratuko dira.

Gaizka Zuazo Ruizi buruz

IED Kunsthal Bilbaoko zuzendaria eta SOIL paisaiaren arkitekturako bazkide sortzailea.

Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa Nafarroako Unibertsitatean eta Paisajista Bartzelonako ETSABen.

 

https://www.linkedin.com/in/gaizka-zuazo-87274520/?originalSubdomain=es